15.01.2008

MASKARADAK. KANTUA. Larraneko azken kantua. 1997an.

Urte oroz bezala, joan üda gorria Urzo, kürto, ainera, beroz egarria Negüa hüitan dela da mezütaria Ohizko üngüruka, betiko berria Eta Orrin laket da Orriko txoria Larraintarrek gozatzen bai beren herria Larranerat heltzeko bidea gogorra Han bizi denak badü iztezain gotorra Holtzarterik joan eta handi ta pattara Orrirat jokatzeko, behar da indarra Eta Orrin laket da Orriko txoria Larraintarrek gozatzen bai beren herria Larraneko herria zelaian jarria Holtzarteko arroila da igarria Sen Juseten egoitza ermita berria Orri argiz betea zoin mira ? Eta Orrin laket da Orriko txoria Larraintarrek gozatzen bai beren herria Junes Casenave Harigile